Dakigun hori

Garazi Arrula. Txalaparta

Bizi ibilbide baten peskizan jartzen gaitu 'Dakigun hori' kronika nobelatuak: Idoiaren bizi aztarnak metatzen ditu idazle batek, sortzen den unetik helduarora arte. Idoiak komunitate sektario bat hartu du euskarritzat, eta bai hautu hori, bai horrek haren inguruan sortu duen krakatekoa ulertu nahi du Idazleak. Gaztearen sinesmen bideetan eta erabakietan barrena garamatza, aroz aro eta geruzaz geruza, irakurlea aztarnategi batean arakatzera jarrarazteraino. Idoiaren bizikide eta bidelagun izandakoen lekukotzak josten dira, baita idazlearen esku-oharrak ere.

Mota
Liburu aurkezpena
Eguna:
2026/12/06
Ordua:
12:00 - 12:30
Gunea:
Musika Eskola
Dakigun hori