Etxekalte + HabiArimak denboran

Disko aurkezpena

Memorian bilatzen hasita, ziur aurkituko dituzula oholtza gainean gertaturiko momentuak. Oroitzapen horietan apur bat sakonduz, sentimenduen zaporea dastatzera heldu ahal zara. Indarra, energia, presioa edota edertasuna, lasaitasuna eta samurtasuna ekar ditzakezu ezpainetara. Hori guztia pasioz eta elkarlanean batzen duen ikuskizuna da ‘Arimak Denboran’. Habi eta Etxekalte taldeek batera sortutako abestien aurkezpena. Taldeak banaka zein elkarrekin ikusteko aukera. Laguntasunak eta gogoak bultzaturiko lana, garagardo artean hasi zena eta zuen memorian amaitu nahi duena.

Abenduak 6

19:10 - 19:40

Ahotsenea – Plateruena

Ikusi