Hasieren hiztegia
Ane Labaka eta Sandra Garayoa. 1545
Asko izan daitezke une magikoak haur baten garapenean eta horietako bat da, ezbairik gabe, hizkuntzaz jabetzea. Hots huts zirenak hitz bilakatzen dira pixkanaka eta, hain zuzen ere, lehenengoetariko laurogeita hamar bat hitz biltzen dira liburu honetan. Ohartzerako ihesi joaten direnak erregistratuta uzteko ariketa da, beraz, Hasieren hiztegia. Liluratik eta mimoz eraikia, Ane Labakaren poema laburrez eta Sandra Garayoaren ilustrazio jostariz, helduen zein haurren gozamenerako. Iñigo Astizek gidatuta murgilduko gara liburuan, bere hitz eta irudiak ezagutuz, egileekin solasean.
- Mota
- Liburu aurkezpena
- Eguna:
- 2026/12/07
- Ordua:
- 13:30 - 14:00
- Gunea:
- Musika Eskola