Gurefauna

Gure faunari eta florari begira Iñaki Sanz Azkue, Eñaut Agirre Goia

Elkarrizketa

Euskara, zientzia eta natura biltzen dituen liburua da. Bertan, 150 espezie deskribatzen dira, fitxaz fitxa, bost taldetan: arrainak, anfibioak, narrastiak, txoriak eta ugaztunak. Espezie bakoitzaren Hernaniko izenak eta aldaerak, beste euskalki batzuetako izenak eta euskara batukoak aipatzen dira: guztira, euskarazko 600 izenetik gora. Horrez gain, izen zientifikoa, gaztelerazkoa eta frantsesezkoa ere badakartza. Baina izenez oso harago doan liburua da hau. Herritarrek espezie horiez esandakoak biltzen ditu, naturarekin erabateko loturan bizi diren herritarrek euren begiz ikusirikoak edo etxean entzundakoak, usteak, kondairak, istorioak… Horregatik, 150 fitxaz gain, aparteko 20 fitxa ere badira era horretako kontu berezienekin.

Hizkuntzak eta naturak bat egiten dute liburu honetan. Euskaraz ulertu beharreko liburua da, euskaraz kontatua delako. Euskalkiek ere leku berezia dute liburuan, beste herri batzuetako aipamenak ere eginez, euskal literatura historikoan esan direnak ekarriz… ez soilik hernaniarrek, baizik eta euskaldunek natura nola ikusi duten, zertzelada bat dakar, neurri batean. Bizitza ulertzeko modu bat, inguruari begiratzeko modu bat eta bizitzeko modu bat bildu nahi izan dira bertan.

Abenduak 8

17:30 - 18:30

Talaia – Landako

Ikusi