EkiñeBesterik ez

Disko aurkezpena

Besterik ez lana pluralean grabatua dagoen arren, kontzertuetan singularrean aurkezten dut, nire ahots eta gitarrarekin.  Lan honetan, nire dudak, beldurrak, itzalak azaleratzen saiatu naiz, musikaren bitartez askatzen naizelako. Maketa nahiko lasaia da, soinu akustikoak dira nagusi eta ahotsak presentzia handia du. Beti esan dut hitz egiten baino askoz hobeto moldatzen naizela musika eta kantu bidez, izan ere, esan bezala, musikak hitz egiten du nire ordez.

Abenduak 7

11:00 - 11:30

Ahotsenea – Plateruena

Ikusi