Olibondoaren herria. Palestinako gatazka ulertzeko hamar gako

Liburu aurkezpena

Liburu honek Palestinaren historia garaikidea aztertzen du, XIX. mendearen amaieratik gaur egunera arte, testuinguru historikoa eta giltzarri izan diren gertaerak 10 gakoren bitartez aurkeztuz. Helburua ez da soilik gertakariak azaltzea, baizik eta gatazka ulertzeko tresnak eskaintzea: desinformazioaren aurrean, ikuspegi historiko sendo bat eraikitzea eta pentsamendu kritikoa sustatzea. Idazleak irakurlea galdera deseroso baina beharrezkoetara gonbidatzen du: zer gertatzen ari da Palestinan, eta zer ikas dezakegu historiatik etorkizuna justuagoa izan dadin palestinarrentzat?

Eguna:
2026/12/04
Ordua:
17:00 - 17:20
Gunea:
Landakogunea
Olibondoaren herria. Palestinako gatazka ulertzeko hamar gako