Mende ilunak? Antzinate Berantiarreko baskoiak arkeologiaren argitan

Liburu aurkezpena

Antzinate Berantiarra izeneko arlo kronologikoa krisi eta indarkeria garai gisa irudikatu izan da, Erromatar Inperioa erori ondoren sortutako testu urrietan zein, bereziki, Errenazimenduaz geroztik ondutako ikuspegi historiografikoetan oinarrituta. Azken urteetan, arkeologiaren garapenak beste ikuspegi bat garatzeko aukera eman du, askoz ere errealitate aberatsagoa erakusten duena. Berrikuntza hori Euskal Herrian ere islatu da, baskoiak "zibilizatu gabeko menditar basati" izatetik urrun zeudela eta Europako joera orokorretan erabat txertatu zirela erakutsiz.

Eguna:
2026/12/04
Ordua:
17:30 - 17:50
Gunea:
Landakogunea
Mende ilunak? Antzinate Berantiarreko baskoiak arkeologiaren argitan