Pirritx, Porrotx eta Marimotots, Bonbereneak maite zaituzte

Bonberenea.

Pirritx, Porrotx eta MariMototsen kantutegiko abestien bertsio-bilduma bat da. Bonberenea gune autogestionatuak eta pailazoek urte luzetako harremana izan dugu. Egungo eraikina okupatu genuenetik 29 urte pasatu dira, eta etxearen parte izan ditugu: ia urtero egin dute emanaldia, bideo askotan agertu gaituzte, Bonberenea Txarangarekin saio eta kalejira ugari egin dituzte, hiru disko argitaratu ditugu elkarlanean. Gainera, maila humano, sozial, politiko eta kulturalean eredu dira guretzat. Omenaldi honekin, musikaren bitartez eskertu nahi izan dugu haien eskuzabaltasuna eta konpromisoa.

Mota
Aurkezpena
Eguna:
2026/12/05
Ordua:
13:00 - 13:50
Gunea:
Landakogunea
Pirritx, Porrotx eta Marimotots, Bonbereneak maite zaituzte