Izan zitekeena. Herri Batasuna eta espainiar trantsizioa

Gorka Etxebarria. Alberdania

Memoria eta errelatoa bezalako hitzak ahoz aho dabiltzan garaiotan, ohikoak dira historiaren interpretazio autolegitimatzaileak, iragana interpretatzen dutenak orainaldiko arrazoia atzera proiektatuz, zertan asmatu zen eta zertan ez argi utziz. Gorka Etxebarriak bestelako begirada batez berrikusten du Herri Batasunaren historia: sententziarik emateko asmorik gabe, une bakoitzean jokoan zeuden indarrak eta tentsioak xehe aletuz, izan zitezkeen —baina izan ez ziren— beste historiak ere izendatuz.

Mota
Liburu aurkezpena
Eguna:
2026/12/07
Ordua:
17:00 - 17:20
Gunea:
Landakogunea
Izan zitekeena. Herri Batasuna eta espainiar trantsizioa