Joateko ere aske
Koldo Anasagasti eta Xabier Euzkitze. Betagarri liburuak
2026ko abenduak 20. EHko Bertsolari Txapelketaren finala. Buruz buruko azken ariketan eginiko performance apurtzaile batek eman dio txapela Lena Urbistondo bizkaitar gazteari. Handik hilabetera, txapelduna arrastorik utzi gabe desagertu da. Ertzaintzak hipotesi bakoitza sakon ikertzen dihardu, suizidioa barne. EHko Bertsozale Elkartera bidalitako pendrive batek dena iraulkatu du. Bi bertso dira. Txapelduna bizirik dago, baina laguntza behar du.
- Mota
- Liburu aurkezpena
- Eguna:
- 2026/12/08
- Ordua:
- 12:30 - 12:50
- Gunea:
- Landakogunea