Amalurren kumeak

Nerea Balda. Erroa

Nerea Baldak Erroa argitaletxeko "Euskara errazean" sailerako idatzi du "Amalurren kumeak" liburua. Adur Larreak ilustratu du liburua. Oneka eta Bela bikiak dira, eta eklipse gau batez jaio dira Iruñean, Nafarroako Erresuman. Amagoia dute ama, eta hark ere bikia du, Gartzea, apaiz lanetan dabilena. Amagoiak Amalurren berri eman die, Ilargi amandrearen babesa dutela irakatsi; Gartzea osabak, aldiz, latinez irakurtzen eta idazten. Bi mundu horien artean bizi dira neba-arrebak, eta bertan biziko dituzte beren abenturak.

Mota
Aurkezpena
Eguna:
2026/12/08
Ordua:
14:00 - 14:20
Gunea:
Landakogunea
Amalurren kumeak