¿Quo vadis, Ertzaintza?

Ahoztar Zelaieta. Txalaparta

Zer gertatzen ari da Ertzaintzan? Hamarkada luzez, euskal oasiaren bitxitzat aurkeztu dute euskal Polizia. Hala ere, azkenaldian ugaritu egin dira gatazka sindikalak, Ertzaintzaren kontrola izateko barne-borrokak, ultraeskuindarren prozesuak, polizia-indarkeriako gertakariak, ustelkeria eta narkotrafiko kasuak, bai eta irudi garbi hori kolokan jartzen duten zaintza teknologikoko modu berriak ere (Israelen ekoitziak horiek). Kasu zehatzetatik harago, Ahoztar Zelaietaren ikerketa berri honek Ertzaintzaren etorkizuneko polizia ereduaren definizioan eragiten ari diren faktoreak aztertzen ditu.

Mota
Liburu aurkezpena
Eguna:
2026/12/08
Ordua:
16:30 - 16:50
Gunea:
Landakogunea
¿Quo vadis, Ertzaintza?