Berbagailua

Euskarazko bideopodcasten gunea da. Jendaurrean eginiko solasaldien grabaketak barne hartuko ditu.

  • Solasaldien ardatz modura Durangoko Azokan aurkezturiko lanak hartu beharko dira kontuan, kultur gaietan sakondu ahalko den arren. 
  • 30 eta 60 minutu arteko saioak izango dira. 
  • Grabatzeko baliabide teknikoak Durangoko Azokak ipiniko ditu, eta aurrez kudeaketa koordinatuko du. Saioko gonbidatuen kasuan, hedabide/plataformak kubrituko ditu gastuak, hala badagokio. 
  • Esatariak eta gonbidatuak kontuan hartuta, gehienez 4 lagun egongo dira saioan parte hartzen.
  • Bideopodcastaren marka dekoratu orokorrean txertatuko da. 
  • Emankizuna ez da zuzenean emitituko, eta argitalpen data Durangoko Azokaren eta podcastaren ekoizleen artean adostuko da.
     

Lekua: Madalena plazako ermita (25 lagunentzako aforoa)

Proposamenak aurkezteko azken eguna: URRIAK 5

Berbagailua 1

Webguneko egitarauan argitaratuko den testua

.jpg ala .png artxiboa, horizontala eta gehienez 8 Mb