Irudienea euskarazko ikusentzunezkoen gunea da. Urte guztian zehar kaleratu diren ikusentzunezkoak ezagutu eta erakusteko gunea.
Film laburrak, dokumentalak, fikzioak, webserieak, hitzaldi eta mahai inguruak, estreinaldiak, …
Euskal sortzaileek zuzenean aurkezten dituzte beraien lanak.
Tokia: Zugaza zinema
Irudienean parte hartuta, Primeran plataformari baimena emateko aukera izango duzu beraiek edukia baloratu eta dagozkion eskubideak erosteko aukera zabaltzeko. Sortzailearen aukerakoa da eta azokako egitaraurako aukeratutako ikus-entzunezkoei eragingo die. IRAKURRI GEHIAGO
Proposamenak aurkezteko azken eguna URRIAK 6