Teknologia eta kultura libreen gunea da Kabi@. Kultura digitalaren eremuan aktiboak diren pertsonak biltzen ditu:sortzaileak, profesionalak, garatzaileak, ekintzaileak eta hezkuntza arlokoak.
Esperimentazioa, sormena, erakusketak, tailerrak, proiektuak, topaketak, hitzaldiak, partehartzea, eztabaidak...
Tokia: Landakoguneko areto nagusian.
Proposamenak aurkezteko azken eguna URRIAK 7
Aurten azokaren ikerketa soziologikoa egingo du Gerediaga Elkarteak. Antolakuntzak bidaliko duen galdetegia eskatutako epeetan bete eta ikerketa burutzen laguntzeko konpromisoa hartzen duzu.
2018an Siadeco ikerketa aplikatuko enpresaren bidez Azokaren azterketa egin genuen; Txostena 2019an argitaratu zen. Orduan bezala orain, Durangoko Azoka eta bertan parte hartzen dutenak aztertu nahi ditugu Azokaren ikuspuntutik: bisitariak, argitaletxeak eta egileak. Azokako esperientzaiaz gain beren soslaia ezagutu nahi dugu, baita Azokan zein egunerokoan bizi duten egoera euskal kulturgintzaren mundu honetan.
Ikerketa galdetegien bidez egingo da. Azoka aurretik, egitarauan beren lana aurkeztuko duten egileei eskatuko diegu galdetegiak betetzeko, Azoka egunetan ehunka bisitariengana joko dugu eta , Azoka amaitutakoan, argitaletxeengana joko dugu. 2025ean emango ditugu argitara ikerketaren emaitzak.