ABERE BA, Palindromo ilustratuen piztegia

Ahotsenea literatura (Bartolome Ertzilla Musika Eskola)

Saio bakarra: 11:00

Mailak: LH 3,4,5,6

Saio honen iraupena ordu t’erdikoa izango da eta edukiera 25 ikaslerentzat izango da.

Palindromoak, hitz jolasak eta umorea izango dira osagai nagusiak. Bigara kolektiboak (Itziar Aranburu, Jon Ander Garcia ) gidatuko du tailerra.

“Apo zopa”, “afari jirafa”, “asto hotsa”, “erbi libre”, “aker oreka”, “ele bele”, “oilo olio”, “alegia igela”, “karramarro horra marrak”...  Animalia gehienen izenak beste hitz bat ezkutatzen du aurkako norantzan eta eta hau ezin da kasualitatea izan, ala bai? 

Palindromoa edo kapikua, eskuinetik ezkerrera zein ezkerretik eskuinera berdin irakurtzen den hitz edo testua da: “amama”, “aisia”, “autore erotua”... Euskaraz palindromo labur ugari aurkitu ditzakegu elkarlanean. 

“Zorizko palindromo” horretatik abiatuz, hitz eta hizkien forma eta hotsarekin jolastuko dugu.