Bideoklipa DA!

Irudienea (Zugaza zinema)

Saio bi: 11:00 / 12:30

Mailak: DBH 3, 4; Batxilergoko 1go eta 2. maila

Aurkezpen saio bakoitzak ordu bete irautea aurreikusten da.

Euskal musika eszenan gaur egun gazteen artean ezagunak diren artisten bideoklipen edo ikus-entzunezko lanen hurbileko aurkezpena izango da honakoa, non egindako lanari zein artistak izandako ibilbideari buruz hitz egiteko tartea egongo den. 

Plaza honetan, abeslari edo taldeak izandako garapena gertutik ezagutu ahal izango dute gazteek. Bideoklipen mundura murgildu, eta lan honen atzealdean dagoena kontatuko zaie ikasleei: ideia nola sortu zen kontatzetik hasi, kamera aurrean jartzearen momentutik pasa eta ikus-entzunezko lana guztiz garatu eta zabaldua izan den arte. Ibilbidea lehen pertsonan kontatutako da eta bizipenekin gerturatuko dira protagonistak ikasleengana.