Liburu saltokiei zabaldutako kanpaina da. Azoka amaituta, Euskal Herriko liburudendetan, 2025ko nobedadeak eskuratzeko aukera zabaltzen du Durangoko Azokak. Kanpainarekin bat egiteko bereizgarriak banatzen zaizkie eta Gabonetako kanpaina amaitu arte, azokan nobedade izan diren liburuen lagin bat erakusgarri izatea eskatzen zaie. Saltoki batzuetan, euskarazko liburu aurkezpen bereziak antolatuko dira aurten ere, Azoka aurreko egunetan
Liburu saltokiek eman behar dute izena.
EPEA ZABALIK: irailaren 1etik 30era arte.