Bortxaketa
Oates, Joyce Carol
Argitaletxea: Igela
21 €
Urtea: 2023
ISBN: 978-84-12684-94-0
Bilduma: Literatura Saila
Euskarria: Liburua
Deskripzioa
Uztailaren Laua da Niagara Fallsen, New York estatuan. Jai eguna. Hobe zuen Teena Maguirek etxera itzultzeko lasterbidea
hartu izan ez balu. Ez gauerdiaren ondoren, behintzat, ez Rocky Point Park-en barrena. Ezta jantzita zihoan moduan ere:
Elastiko tiranteduna, gona bakero laburtuak, aurpegia inguratzen zioten txima kizkur horixkak. Zangoak agerian eta takoi
altuko sandaliak, janzki estu sexyak, zer nahi zuen? Hamabi urteko bere alaba Bethirekin, gainera. Hormonek, haserreak eta
alkoholak aske utzitako mutil kuadrillak dabiltza inguru haietan.
Talde-bortxaketa baten biktima suertatu da parkeko txalupategian. Ordura arteko haren bizi-poza amaitu da, amaitu dira
haren ibiltzeko manera askeak. Handik aurrera, bizirik atera izanaz damu da. Bethie alabak, berriz, ia ezin du haurtzaroa
gogoratu izu-ikararik gabe. Identifikatu zituen gazteak beren etxetik oso gertu bizi dira, auzoak dira ia.
Erritmo errukigabe eta sinesgarria darabil Joyce Carol Oatesek Teena, Bethie eta beren erasotzaileen historia garatzeko
gaueko oihu bakartiek eta arratsaldeko beldurrezko xuxurlek markatuta. Eta maitasunak.