Basati : BD12
Gilda
Diskoetxea: Balio Dute
10 €
Urtea: 2023
Euskarria: CD
Deskripzioa
“BASATI” gure bigarren grabaketa da. Hasi berri ginenetako egunak geroz eta urrutiago geratzen ari dira eta gauza asko ikasi ditugu bidean. Zuzenekoak emanez abesti berriak sortu ziren eta hauek bilduma txiki batean grabatzea erabaki genuen.2023ko ekainaren erdialdean Fredi Peláez-en "Pottoka" estudioan hasi ginen grabatzen, Beasainen. Nahiz eta guretzat erronka bat izan Frediren eskakizunei erantzutea, oso esperientzia polita eta aberatsgarria izan zen.