Zer agitüko?
Xiberoots
Diskoetxea: Baga-Biga Musika Ideiak
Kokapena azokan: Musikaren plaza 001-006
10 €
Urtea: 2025
Euskarria: CD
Deskripzioa
Hirugarren disko hau, Zer Agitüko, bihotzeko oihu bat da. Bizitzaren, erresistentziaren eta esperantzaren aldeko aldarria, reggae engaiatuaren eta festa giroaren artean. Galdera bat airean: Zer agitüko da mündü desorekatü hontan? Diskoak begirada zabal bat proposatzen du: herri zapalduak, klima larrialdia, hizkuntzen biziraupena… baina betiere itxaropena eta dantza galdu gabe.





