Galduta nabil ta ez dakit
Txopet
25€
- Kokapena azokan: Musikaren plaza 036
Deskripzioa
Zortzi abestik osatzen dute lana eta etenaldi behartu honetan emozio asko azaleratu dituen ihesbide bat izan dira. Honek eragin zuzena izan du musikan, estilo ezberdinak naturaltasunez nahastu dira, berritasunak eta inoiz entzun gabeko elementuak fusionatuz. Pop, post-punk edota folk doinuak aurkitu daitezke disko berrian, baina taldearen sustraiak argi izanik. Letrek ere pisu handia hartu dute lanaren sorkuntza prozesuan, hurbileko jendearen galerak, barne gatazkak edota gizartean ematen ari diren aldaketa azkarrak biltzen saiatu da taldea.
Urtzi Izak ekoiztua eta nahastua ETEN espazio Sonoron eta Jacobo Nayak masterizatua. Biniloaren disenua Julen Alberdiren esku egon da, identitate bisual indartsua sortuz. Horrez gain, Maitane Camposen bideoek unibertso bisuala betetzen lagundu du bideoklipekin.
Informazio gehiago
- Urtea: 2026
- ISBN: 8202334598396
- Euskarria: Biniloa
- Sailkapena: Pop-rock