Itsaslabarretako sekretua

Itsaslabarretako sekretua

Uranga, Beñat / del Agua, Natxo

15€

  • Kokapena azokan: Goienkale 015

Deskripzioa

Itsaslabarretako sekretua

Istorio honetan, Saissa sorgin-ehiztaria izango zara. Bidaiariek eta buhameek esaten dutenez, sorginduta dago Arlet herrixka. Azkenaldian, jende asko ari da desagertzen arrantzaleen herri txiki horretan, eta Orekaren Elizak Saissa sorgin-ehiztaria bidali du bertara, ikerketa egin eta misterioa argitu dezan, eta horretarako, eskura dituzun baliabide guztiak erabili beharko dituzu.
Liburu-jokoLiburu hau ez da orain arte irakurri dituzun liburuak bezalakoa. Hemen, misterio ilun eta korapilatsu baten protagonista izango zara, eta hartzen dituzun erabakien araberakoak izango dira istorioaren bilakaera eta amaiera.
IlgoraIlgorako istorioek ez dute zerikusirik zaldunen eta printzesen kondairekin. Magiak usteldu egiten ditu gorputza eta arima. Jainkoek euren interesak bakarrik babesten dituzte, eta agintari gehienak sasikume gupidagabeak dira.Gainera, azken mendeetan profezia ilunetan bakarrik aipatzen zen ilargi bat azaldu da zeruan. Distira gorria du eta ilgoran egoten da beti.

Informazio gehiago

  • Urtea: 2026
  • ISBN: 979-13-990689-9-3
  • Sailkapena: Aisia