Euskal kultura 1940ko hamarkadan

Euskal kultura 1940ko hamarkadan

Juaristi Larrinaga, Patxi / Zabalondo Loidi, Beatriz

28€

  • Argitaletxea: Euskal Herriko Unibertsitatea
  • Kokapena azokan: Barrenkale 019-021

Deskripzioa

Liburu honek 1936-1939ko gerra amaitu eta hurrengo urteetan euskal kulturaren egoera ezagutzeko parada emango dizu. 1940ko hamarkadan gogor kolpatu zituen frankismoak euskara eta euskal kultura. Euskal Pizkundearen testuinguruan euskararen eta euskal kulturaren alde lanean aritu ziren Hego Euskal Herriko eragile, elkarte, erakunde eta mugimenduak desagertu egin ziren. Bestalde, 1939an Bigarren Mundu Gerra hasi zen Europan, eta hura amaitu arte Ipar Euskal Herrian ez zen baldintza egokirik sortu euskara eta euskal kultura bultzatu eta garatzeko.
Zailtasunak zailtasun, 1940ko hamarkadan, Euskal Herrian eta erbestean, eragile, politikari, pentsalari, artista eta ikerlari batzuk euskal kultura sustatzeko ekinean ahalegindu ziren: batetik, Frantzian eta Ameriketan erbesteratutako kulturgileak; bestetik, Ipar Euskal Herrian batu zirenak, eta, hirugarrenik, Hego Euskal Herrian erregimen frankistaren pean bizi ziren eragile, artista eta ikerlariak. Horiek guztiek egindako ibilbideak eta bultzatutako ekimenak aztertzen dira liburuan. 
Hain zuzen, gerraosteko lehen hamarkadako kultur bizitzaren lorratzari jarraitu diogu liburuan. Garai hartan sortu ziren ekimen urriek mantendu baitzuten piztuta euskal kulturaren eta euskararen sua. Eta su horrek ahalbidetu zuen 1950eko eta 1960ko hamarkadetan, euskal kulturak aurrerabidea egitea.

Informazio gehiago

  • Urtea: 2026
  • ISBN: 978-84-1319-822-4
  • Bilduma: Gabriel Aresti Katedra bilduma, 4
  • Euskarria: Papera
  • Sailkapena: Historia eta geografia