ENE KANTAK AMAGOIA DRAGOIAREN EZKATAK

ENE KANTAK AMAGOIA DRAGOIAREN EZKATAK

Urbizu Ruiz, Nerea / Santos Martinez, Mikel "Belatz"

15€

  • Argitaletxea: Ene Kantak
  • Kokapena azokan: Musikaren Plaza 057

Deskripzioa

Amagoia Dragoia Nerea Urbizuk idatzi eta Mikel Santos “Belatz”ek ilustratu duen liburu berria da. Erdi Aroan dago girotua, eta Amaiur herriko azokaren inguruan gertatzen da historia. Liburuan, beraz, azoka, azokako produktuak, salerosketa, orduko janzkera eta gizartearen funtzionamenduaren parte bat azaltzen da. Lantzen diren baloreen artean ditugu justizia, elkarlana, laguntasuna, adiskidetasuna, errespetua...
Amagoia Dragoia justiziaren isla da, ipuinan zehar ematen diren egoera bidegabeak ikustarazten digun izaki fantastikoa.
  
Liburuak hainbat aukera eskaintzen ditu: izan ere, alde batetik, ezkerreko aldeko orrietan ipuina bere horretan irakur daiteke, letra xeheekin. Eskuin aldea, berriz, hizki larriekin dago idatzia, eta bertsio motzagoa da, irakurtzen hasi berriak direnentzat aproposa. Bi aukera horiez gain, aurtengo nobedadea entzuteko bertsioa da, hau da: liburuan idatzita dagoena entzun egin daiteke, musikaz girotua, liburuan dagoen QRari esker. Orriz orri gertatzen dena entzun daiteke, irakurri behar izan gabe.

Informazio gehiago

  • Urtea: 2026
  • ISBN: 978-84-123466-6-4
  • Haur eta gazte literatura : 3-6 urte