Erraz Irakurri 6. koadernoa
Aizpurua Iraola, Nerea / Ugarte Suaret, Lina
14,9€
- Argitaletxea: Ibaizabal
- Kokapena azokan: Artekale 001-008
Deskripzioa
Sei koadernoko bilduma hau irakurtzen ikasten ari diren haur guztientzat da. Baita irakurtzeko eta ulertzeko zailtasunak dituztenentzat ere: ohitura falta dutelako, desgaitasun edo nahasmen bat dutelako edo euskara bere ohiko hizkuntza ez delako.
Zer eskaintzen dute?
• Koadernoetan, IRAKURKETA ERRAZA (IE) formatuari jarraitzen zaio. Horretarako, hizkuntza, edukia eta forma arreta handiz zaindu dira.
• Koaderno bakoitzean, haur bat da protagonista, eta hari buruzko istorioak hainbat pasartetan kontatzen dira, marrazkiez lagunduta.
• Pasarteen eta jardueren bidez, hainbat gai lantzen dira: emozioak, euskal gaiak, gatazkak bideratzea, gaitasunak…
• Hizkuntza konpetentziei dagokienez, hauek jorratzen dira: irakurketa eta ulermena, hiztegia, ahozko adierazpena, sormena…
• Irakurgaiak edonon eta edonoiz irakur daitezke: ikasgelan, etxean, parkean, liburutegian…
Astiro eta eztiro, irakurri erraz, eta gozatu.
Informazio gehiago
- Urtea: 2026
- ISBN: 978-84-1370-747-1
- Bilduma: Astiro eta eztiro koadernoak - Erraz Irakurri
- Ikas materiala : Testu liburuak