Escriviviendo
Garrastachu, Miren
20,8€
- Argitaletxea: Agalir
- Kokapena azokan: Goienkale 043
Deskripzioa
«Escriviviendo» liburuak bi kontakizun nagusi ditu.Lehenengoa, «Un episodio», hainbat mikroipuin biltzen dituen kontakizuna da. Guztiek badute lotura bat: protagonistak idazketa-tailer batean idatzi ditu, semea hil ondoren. Tailer horretara joaten hasi zen barruko mina arintzeko eta samin horrekin bizitzen ikasteko.Bigarren kontakizuna, «De Salcedillo a Ugaldebieta», oso bestelakoa da. Gaur egun «Ugaldebietako autobia» izenez ezagutzen dugun inguruak urteen joanean izan dituen aldaketak kontatzen ditu, auzo hartan hazten den neskatila baten begietatik. Denborarekin, auzoa desagertuz doa, eta harekin batera neskatilaren beraren zati garrantzitsu bat ere bai.
Informazio gehiago
- Urtea: 2026
- ISBN: 979-13-992196-3-0
- Euskarria: libro
- Literatura : Narratiba (eleberriak eta ipuinak)