#71 Arteka: Kapitalisten gerra 2026 Apirila

#71 Arteka: Kapitalisten gerra 2026 Apirila

Zenbait egile

6€

  • Kokapena azokan: Barrenkale 033

Deskripzioa

Gizarte kapitalistan, gerra ez da istripu bat, ez eta gehiegikeria bat ere: araua da. Haren jatorrian ez dago ez kulturen arteko talkarik, ez herrialdeen arteko desadostasunik. Aberastasuna metatzen jarraitzeko bide bat da, kanoikadaz kanoikada, metaketa hori merkataritza arruntaren bidez lortzea ezinezko bihurtzen denean. Gainerakoek hondoa jo dutenean funtzionatzen jarraitzen duen negozio bat da. Gerra, bereziki bizi dugun fase inperialista honetan, airea bezain beharrezkoa da kapitalistentzat. Horregatik, zenbaki honetan, gai honen funtsezko hiru alderdi aztertuko ditugu: gaur egungo gerraren nolakotasuna, gerrak sortzen duen negozioaren dimentsioak, eta gerra kapitalistak tradizio sozialistan izan duen trataera.

Informazio gehiago

  • Urtea: 2026
  • ISBN: 2792-4548
  • Bilduma: 2026
  • Euskarria: Papera
  • Sailkapena: Aldizkaria