#72 Arteka: Pertur, 50 años 2026 Mayo

#72 Arteka: Pertur, 50 años 2026 Mayo

Zenbait egile

6€

  • Kokapena azokan: Barrenkale 033

Deskripzioa

1976ko uztailean, Latinoamerikako hainbat eta hainbat diktaduratan
ohikoa zen modu berean, Pertur, ETA(pm)-ko militantea, desagertu
egin zen Iparraldeko mugatik gertu. Zenbaki hau omenaldi bat da, bai haren militantziari, bai haren ondareari. Orri hauetan, gaia eta garaia ezagutzen ez dituen irakurleak, hasteko, hiru artikulu xume aurkituko ditu orduko testuinguruari buruz: bata, ETAren barruko eztabaidari eta milien eta polimilien arteko banaketari buruzkoa; bestea, EIAren ibilbide tristeari buruzkoa, eta, hirugarrena, laburragoa, Perturren beraren desagerpenari buruzkoa. Ondoren datozen hurrengo bi artikuluek, Vaptsarov-ek idatziak, Perturren figuraren bi aldeak aztertzen dituzte: batetik, borroka armatuaren paperari buruzko eztabaidari egin zion ekarpena, Otsagabia ponentziaren bitartez, eta, bestetik, haren desagerpena, faxisten eskuetan. Hain zuzen ere, Pertur desagertu izanak posible egin zuen bere ekarpen politikoa galtzea eta, azken batean, Estatuak EIA xurgatzea. Hori dela eta, desagerpen hori ez zen soilik militante baten kontrako beste bidegabekeria bat izan; auzi politiko zinez garrantzitsua izan zen.

Informazio gehiago

  • Urtea: 2026
  • ISBN: 2792-453X
  • Bilduma: 2026
  • Euskarria: Papera
  • Sailkapena: Aldizkaria