Euzkadiko borrokalarietako bat naiz. Internazionalistak Gipuzkoan, 1936ko Gerran
Arroyo, Aitzol / Azurki, Aitor
11€
- Kokapena azokan: Barrenkale 039-040
Deskripzioa
Ahaztuen arteko ahaztuak dira: Trantsizio iluneko gauak eta esker txarreko demokraziaren ostrazismoak irentsitakoak. Internazionalistak dira, nazioarteko boluntarioak, 1936ko udan Bigarren Errepublikari laguntzera Gipuzkoara etorritako atzerritar antifaxistak. Askotariko izenak eta terminoak erabili izan dira kide borrokalari, idealista, militante eta politikoki konprometituen talde
heterogeneo hura izendatzeko; talde bat, zeinak hartu baitzuen 1930eko hamarkadan
Europan indar betean zegoen faxismo hura euskal lurretan geldiarazteko konpromiso irmoa.
Internazionalista haiek betiereko abandonatuak izan dira gure herrian: lur honekin aldez aurretiko inolako loturarik eduki ez arren, bizkor eta eskuzabal erantzun zioten antifaxismo solidarioak askatasuna, demokrazia, giza eskubideak defendatzeko eragindako deiari. Gipuzkoako lurretan borrari ekin ziotenetik urtea ere bete gabe zegoela, atzera egin behar izan zuten kolpea eman zutenen nagusitasun militarragatik, jo eta su ari baitzen legezkotasun errepublikanoa suntsitzen.
Zalantzarik gabe, pertsona horiek guztiak, liburu honetan agertzen direnak nahiz ez direnak, boluntario antifaxista peto-petoak izan ziren garai nahasi haietan, zeinetan erabaki baitzuten hauteskundeen legezkotasunarekiko konpromiso erabatekoa hartzea; eta aitortza eta memoria merezi dute horregatik, baina ez soilik
memoria demokratikoari dagokion erreparazio sentimentaleko keinu gisa, baizik eta zorroztasun historiografikoak hala eskatzen duelako. Balio bezate lerro hauek haien guztien eta, bereziki, Gipuzkoara etorritako internazionalisten hil ondorengo omenaldi modura. Gure omenaldirik onena, gure oroipena.
Informazio gehiago
- Urtea: 2026
- ISBN: 978-84-79078-89-8
- Literatura : Narratiba (eleberriak eta ipuinak)