BEHATXULOTIK

BEHATXULOTIK

Egaña, Juantxo

25€

  • Argitaletxea: Astero
  • Kokapena azokan: Barrenkale 027-028

Deskripzioa

EUSKAL HERRIA, BEHATXULOTIK


Euskal Herriaren memoria grafikoak askotariko osagaiak ditu; ohiturak, lana, gertaera latzak, ospatzeko motiboak, taupada politikoa eta soziala, paisaiak, aldatzen eta aldarazten diren paisaiak... Argazkitan jasotako historia, istorioen gainean josia. Behatxulotik izeneko liburuak 1858-1978 urte bitarteko Euskal Herriaren memoria grafikoaren parte bat jasotzen du. Berrehun argazkitik gora, bakoitza bere testuinguruarekin, bata bestearen ondoan jarrita Euskal Herriaren memoriaren parte bat marrazten dutenak. Astez aste GAUR8 astekarian argitaratzen den Behatxulotik atalaren lagin bat da liburuak jasotzen duena. Argazki bakoitzaren parean geratu, patxadaz behatu eta gure herriaren pausajea nondik datorren ulertzeko saiakera da. Argazkiek hizketan egiten dute norbaitek patxadaz begiratu eta aditzen baditu.

Informazio gehiago

  • Urtea: 2026
  • Sailkapena: Artea, zinea eta argazkigintza