Iraganari kateatuta
Mintegi, Migel A.
13,9€
- Argitaletxea: Alai Argitaletxea
- Kokapena azokan: Artekale 009-011
Deskripzioa
Urtea bukatzeko dago. Xabierrentzat, urte txarra izan da: gurasoak hil zaizkio, eta moztu egin du neska-lagunarekin. Depresioak jota, unibertsitatea utzi, eta Iruñetik Baztanera doa bizitzera, familiaren etxera, bizitza birbideratzeko asmoz. Baina, ustekabean, desagertu egiten da.
Pablo, haren lagun mina, Baztanera doa, eta ezkutuan haren etxean sartzen da. Lagunak idatzitako egunkari bat aurkitzen du bertan. Irakurri, eta harrituta gelditzen da: Xabierren familian desagertze ulergaitzak gertatu dira aspalditik.
Halako batean, Xabierrek deitzen dio Pablori Eskoziatik. Larri dago, laguntza beharrean. Une hartatik aurrera, Pablok Xabierren iraganeko eta egungo historia ezagutuko du, maitasun itsu baina hilgarri bati lotua.
Xabier, izan ere, erabat kateatua zegoen iraganari.
Informazio gehiago
- Urtea: 2026
- ISBN: 979-13-991654-6-3
- Bilduma: Ganbara
- Euskarria: Liburua
- Haur eta gazte literatura : 12-16 urte