Enpresa txiki eta ertainak eta lurralde-errotzea
Zenbait egile
5€
- Argitaletxea: Deustuko Unibertsitatea
- Kokapena azokan: Barrenkale 023
Deskripzioa
Enpresen lurralde errotzea funtsezko elementu bihurtu da Euskadiko lehiakortasunerako, enpleguaren egonkortasunerako eta garapen ekonomiko jasangarrirako. ERROGI proiektuaren sintesi dokumentuak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuak finantzatuta, Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutuak eta Deusto Business Schoolek bultzatutako ikerketa lerro baten emaitza nagusiak jasotzen ditu. Proiektu honek 2023an Euskal Finantza Institutuaren laguntzarekin hasitako ikerketa lerroan garatutako enpresen lurralde errotzeari buruzko analisi markoa aplikatzen du.
Azterlanak lurralde errotzea enpresaren eta lurraldearen arteko harreman bizi eta dimentsio anitzeko gisa lantzen du. Honez gain analisi esparru operatibo bat proposatzen du, adierazle berritzaile baten bidez, errotzea neurtzeko hurbilketa egiteko eta deserrotze arrisku posibleak identifikatzeko aukera ematen duena. Lurraldeko ETEen azterketa enpirikoan oinarrituta, dokumentuak ebidentziak eta tresnak eskaintzen ditu, lehiakortasunari, enpresa errotzeari eta lurralde garapenari buruzko egungo eztabaida aberasteko.
Informazio gehiago
- Urtea: 2026
- ISBN: 978-84-1325-285-8
- Sailkapena: Ekonomia, enpresa eta zuzenbidea
Ekonomia, enpresa eta zuzenbidea gehiago
BATZ: Recuperación económica de una cooperativa industrial- Corresponsabilidad, resiliencia e intercooperación
Uriarte Iñurrategi, Xabier
5€
Bizkaiko Lurralde Historikoko eta eskualdeetako Lehiakortasunaren Diagnostikoa 2025
Zenbait egile
5€
Donostiako Ezagutza Zerbitzu Intensiboen lehiakortasun abantailak eta erronkak
Estensoro, Miren
5€
Euskal Autonomia Erkidegoko Lehiakortasunari buruzko 2025eko Txostena. Nazioarteko konexioa, industriaren bultzatzaile
Zenbait egile