Neurrira eginda
La Basu / Diez, Borja (Akademixbeats) / Salvia, Gerard
15€
- Diskoetxea: Autoedizioa
- Kokapena azokan: Musikaren plaza 069
Deskripzioa
Urrunetik datorren hari batetik sortua.
Nire familiako emakume guztiak jostunak izan dira, emakume langileak, isilpean, itzalpeko lanean oihalak baino gehiago josi zituztenak. Sareak ehundu, zauriak sendatu eta ondorengo emakumeei sustengua eman digutenak.
Disko hau beraiei egindako omenaldi xumea da: gure amei, gure amonei..
Inoren aitortzarik espero gabe sortu zuten guzti horri.
Beraien esku, lan eta irmotasunari esker garelako gaur garena.
Kanta bakoitza jantzi bat sortzeko prozesuan puntada bat da, pausu bat. Hariz, oroitzapenez eta historiaz egindako ibilbidea, beraiengandik jasoa baina gurea bilakatua.
Neurrira egina. Hecho a medida.
Neurrira josia, oroimen bizia.
Informazio gehiago
- Urtea: 2026
- Euskarria: CD
- Sailkapena: Hip hop, rap