Parrast!
Egidazu, Amaia
16€
- Argitaletxea: 1545 argitaletxea
- Kokapena azokan: Artekale 062-063
Deskripzioa
Album ilustratu honek egitura bertikal esanguratsua du, liburuaren formatua bera kontakizunaren ardatz bilakatuz. Istorioa gaztelu bateko putzuan hasten da, non krokodilo gosetu eta ahaztu bat bizi den, gudarik gabeko erresuma “bakezale” batean bere funtzioa galduta.
Liburuaren norabide bertikalak berebiziko garrantzia hartzen du orrialdeek aurrera egin ahala: gainbeheran dagoen botere harreman edo zapalkuntza baten lekuko izango da irakurlea. Izan ere, goian daudenek behekoa umiliatzen dute, eta formatu bertikal horri esker, irakurleak fisikoki ikusi ahal izango du uraren mailak nola egiten duen gora zubiaren altueraraino, pertsonaiak patu saihestezin batera eramanez.
Informazio gehiago
- Urtea: 2026
- ISBN: 979-13-992285-3-3
- Haur eta gazte literatura : 6-8 urte