Hasieren hiztegia

Hasieren hiztegia

Labaka Mayoz, Ane / Garayoa Cotera, Sandra

22€

  • Argitaletxea: 1545 argitaletxea
  • Kokapena azokan: Artekale 062-063

Deskripzioa

Asko izan daitezke une magikoak haur baten garapenean eta horietako bat da, ezbairik gabe, hizkuntzaz jabetzea. Hots huts zirenak hitz bilakatzen dira pixkanaka eta, hain zuzen ere, lehenengoetariko laurogeita hamar bat hitz biltzen dira liburu honetan.

Ohartzerako ihesi joaten direnak erregistratuta uzteko ariketa da, beraz, Hasieren hiztegia. Liluratik eta mimoz eraikia, Ane Labakaren poema laburrez eta Sandra Garayoaren ilustrazio jostariz, helduen zein haurren gozamenerako.

Ilustrazioek ez dute testua modu literalean azalduko; hitzek iradokitzen duten atmosfera emozionala eta bisuala zabalduko dute. Proiektuaren ikuspegi grafikoak haurren logika intuitiboa izango du oinarri: proportzio aldatuak, lotura ustekabeak eta eguneroko elementuen eraldaketa poetikoa. 

Informazio gehiago

  • Urtea: 2026
  • ISBN: 979-13-992285-6-4
  • Literatura : Poesia eta bertsoa