Alex eta hankabikoen basoa
Otegi Aranburu, Itziar / Okina, Iraia
18€
- Argitaletxea: 1545 argitaletxea
- Kokapena azokan: Artekale 062-063
Deskripzioa
Alex eta hankabikoen basoa album ilustratuak kontatzen du haur bat bere inguruneaz jabetzen deneko prozesua. Orain arte, Alex gurasoekin joan da etxetik eskolara eta eskolatik etxera, baina orain bakarrik joaten hasi da, eta, horrenbestez, gauzei begiratzen, inguruari erreparatzen. Lehendabizi konturatuko da zenbat gauza, zenbat elementu dauden bere inguruan, eta gero, nolakoak diren, zer izaera duten. Azkenik, “bere” egingo ditu, izena jarrita. Poliki-poliki, lortuko du bere ingurune hurbila argiago eta xeheago ikustea –erresoluzio handiagoan, nolabait–, eta bizitzak emateko dauzkan istorioak jasotzea.
Informazio gehiago
- Urtea: 2026
- ISBN: 979-13-992285-7-1
- Haur eta gazte literatura : 8-10 urte