ELEKTRA BIZIA
12€
- Kokapena azokan: Musikaren plaza 080
Deskripzioa
ELEKTRA BIZIA musika elektronikoa eta musika klasikoa uztartzen dituen euskal proiektu artistiko eta sormenezko disko bat da.
Proiektuaren abiapuntua zortzi fenomeno natural dira: xirimiria, sumendia, hurakana, uholdea, olatua, lurrikara, txinparta eta tximista. Fenomeno bakoitzaren inguruan, egile batek testu original bat sortu du. Testu horietatik abiatuta musika konposatu da, elektronika eta hari-seikotearen soinua uztartuz, eta pieza bakoitza interprete baten ahotsera eta nortasun artistikora eraman da.
Soinu-unibertso berri bat sortzea helburu duen egitasmo honen atzean Zelako Kultur Ideiak kultur elkartea eta Maria Rivero musikari zein ekoizlea daude, proiektuaren zuzendari lanetan eta ekoizpen laguntzaile moduan. Jagoba Ormaetxea arduratu da ekoizpen musikalaz, konponketetaz eta diskoaren soinu zuzendaritzaz.
Disko honetan Euskal Herriko (eta kubako) zortzi musikarik eta kantarik jarri dute euren ahotsa eta talentua, abesti bakoitzari nortasun berezia emanez:
- Maria Rivero
- Jurgi Ekiza
- Esanezin
- Irina Gonzalez
- Ane SUA
- Haritz Lete
- Julie
- Ane Zugaza
Proiektuak musikari hauen guztien arteko elkarlana, sormen prozesu sakona eta musika tresna klasikoen (biolina kasu) eta oinarri elektronikoen arteko fusioa eraman du grabazio gelara.
Hitzetaz Euskal Herriko idazle ezberdinak arduratu dira:
- Harkaitz Cano
- Uxue Alberdi
- Oihana Arana
- Itxaso Paya
- Izar Mendiguren
- Gotzon Barandiaran
- Miren Agur Meabe
- Miren Artetxe
Elektra Bizia proiektuko soinu klasikoa eta dotoretasuna janzten duen soka seikotea honako lau musikari hauek osatzen dute:
- Nora Lopez
- Borja Mollá
- Zuriñe Inzunza
- Izaskun Payas
- Eneko Garaidordobil
- Itxaso Diez
Informazio gehiago
- Urtea: 2026
- Euskarria: CD
- Sailkapena: Elektronikoa