Euskal Errepublikarantz Estrategia subiranista hauspotzeko gakoak
Apaolaza Amenabar, Unai / Álvarez Berastegi, Amaia / Lasagabasterra Herrarte, Iñaki
16€
- Argitaletxea: Txalaparta
- Kokapena azokan: Barrenkale 001-010
Deskripzioa
Ongizate gizartearen gainbehera betean, eta prekarietatea hedatzen ari den honetan, eskuineko diskurtsoak eta estatuen zentralizazioa indartzen ari dira, herritarren eta langile klasearen kaltetarako, eta gutxi batzuen poltsikoen mesedetan.
Horregatik da inoiz baino beharrezkoagoa Euskal Herriaren subiranotasuna aldarrikatzea, gizarte berdinzaleagoa, burujabeagoa eta demokratikoagoa eraikitzeko. Horretarako tresna/bidea da Euskal Errepublika.
Aldarri hori, ordea, impasse egoeran da.
Manu Robles‑Arangiz fundazioa eta ELA sindikatuak bultzatutako liburu honek eztabaida hori hauspotu nahi du: Euskal Herri osoko alor sozialeko, akademiako zein sindikalgintzako egileak elkartu ditu egungo egoeraren azterketa egin, eta Euskal Errepublika aktibatzeko gakoak mahaigaineratzeko, feminismotik, ekonomiatik, lan arlotik zein lurraldetasunaren ikuspegitik, besteak beste.
Informazio gehiago
- Urtea: 2026
- ISBN: 979-13-88215-16-2
- Bilduma: Orreaga
- Sailkapena: Gizarte zientziak, hezkuntza eta politika
Gizarte zientziak, hezkuntza eta politika gehiago
Animalien ahotsa
Badia Gonzalez, Pilar
11€
Baskonia Globalizazioan 2026
Zenbait egile
15€
Baskonia Globalizazioan 2026
Zenbait egile
15€
Berriozar 1960-1999 Herri baten eraldaketa Ezkabaren magalean
Costa Chavero, Asier
22€
Buenas prácticas para el alumnado de Primaria con enfermedades raras y sus familias - Jardunbide egokiak gaixotasun arraroak dituzten Lehen Hezkuntzako ikasleentzat eta haien familientzat
Gaintza Jauregi, Zuriñe
24€