Herrigintzak merezi du

Herrigintzak merezi du

Erkizia Almandoz, Tasio

18€

  • Argitaletxea: Txalaparta
  • Kokapena azokan: Barrenkale 001-010

Deskripzioa


Euskal Herriko herri mugimenduaren 
kartografia bat da liburu hau. Historia ezkutatu bat, egilearen hitzetan, 
gatazka baten adierazpen biolentoen atzean interesatuki isildua, eta, halere, 
Euskal Herriaren azken hamarkadak ulertzeko ezinbestekoa. Hemen biltzen dira, 
euskal lurraldeetako sen komunitarioari jarraiki, gizarte justuago baten alde 
herritarrek beraiek martxan jarritako hamaika esperientzia eta 
egitasmo. 

Eta ez dago ia libratzen den 
esparrurik: euskalgintza, langile borroka, feminismoa, ekologismoa, 
kulturgintza, komunikazioa, jaien eremua, antimilitarismoa, elikadura 
burujabetza… arloz arlo antolaturiko herri mugimenduen berri ematen du egileak, 
-horietako askoren partaide izandakoa bera ere- garaian garaiko testuinguru 
politiko eta sozialak lagunduta. 

Informazio gehiago

  • Urtea: 2026
  • ISBN: 978-84-10246-99-7
  • Bilduma: Orreaga
  • Sailkapena: Gizarte zientziak, hezkuntza eta politika