Itzulera. Sorterrira buelta

Itzulera. Sorterrira buelta

Ayo Acebo, Nahikari

12€

  • Argitaletxea: Erroteta
  • Kokapena azokan: Artekale 058-060

Deskripzioa

“Herrimina. Areetatik Oleronera” liburuaren jarraipena da. Egilearen
Amomak 1937an, Santurtzin itsasontzi bat hartu eta erbestera joan
behar izan zuen bere nebarekin, beste euskaldun asko bezala.
Oleron eta Orlyko kolonietan igarotako urteak kontatuko ditu. Horrez
gain, bidaia nola bukatu zuen jakingo dugu.

Neskato nerabe batek bere bizipenak kontatzen ditu: herrimina,
gerraren ikuspegia, etxetik urrun sortutatuko harremanak. Bidaia
hunkigarria eta une batzuetan mingarria, Gerra Zibila pairatu zuten
nerabe baten begiradatik.

Informazio gehiago

  • Urtea: 2026
  • Literatura : Narratiba (eleberriak eta ipuinak)