1876. Foruen abolizioa

1876. Foruen abolizioa

20€

  • Kokapena azokan: Barrenkale 001-010

Deskripzioa

Foruen abolizioak, 1876ko uztailaren 21ean, euskal lurraldeen historia markatu zuen. Baina amaiera hura ez zen bat-batean iritsi: gerrek, lege zentralizatzaileek eta estatuaren egituraketa berriek ia mende batez eragindako prozesu baten emaitza izan zen. Horren erakusle, Xabier Irujok 1789an hasi eta 1894ko Gamazadara arteko ibilbidea aztertzen du, foru-sistemaren desegitea eta haren ondorio sakonak argitzeko. Nafarroa abiapuntu hartuta, euskal lurraldeen egitura politiko eta juridikoaren eraldaketa erakusten du, baita ekonomiak, gizarteak, kulturak eta nortasun kolektiboak jasandako aldaketak ere.


Foruak ez baitziren arau zaharren bilduma hutsa: komunitatearen bizimodua, erakundeak, eskubideak eta autogobernua antolatzen zituen sistema ziren. Haien abolizioak, beraz, ordena juridiko baten amaiera baino askoz gehiago ekarri zuen. Liburuak 1876ko legearen ondorio askotarikoak aztertzeaz gain, abolizioaren aurreko urratsak, erresistentzia politiko eta soziala, erbestea eta Euskal Pizkundearen sorrera ere jorratzen ditu. Memoria historikoa eta nortasun kolektiboa ardatz hartuta, iraganaren eta orainaren arteko galdera funtsezko bat planteatzen du: zer gertatzen zaio herri bati bere legeak, erakundeak eta bizimodua antolatzeko ahalmena kentzen zaionean?

Informazio gehiago

  • Urtea: 2026
  • ISBN: 979-13-88215-44-5
  • Sailkapena: Historia eta geografia