Zu non han DA!

Aurten estreinako aldiz, Durangoko azokaren aurretik, ZNHD! Euskal Herri osoko liburu dendetara zabalduko da.2025an aurkeztutako nobedadeak eskuratzeko aukera ematen die Azokak lurraldeko denda guzti-guztiei. Euskal kultur-kontsumoa zein zaletasuna sustatzeko kanpainara atxikitutako liburu dendek azokako bereizgarri bat eta nobedade sorta bat jasoko dute beraien erakusleihoetan jartzeko. Iaz ia 100 liburu dendek parte hartu zuten kanpainan.

Horretaz gain, Durangon aurkeztuko diren nobedadeak tokian toki aurkezteko aukera ere emango die Zu Non Han DA-k! saltoki zein autoreei. Aurtengo edizioan aurkezpen bereziak egin nahi ditugu, literatura eta bestelako diziplina artistikoak uztartuz.

NOIZ

Azoka aurreko bi asteetan zehar.

AURKEZPENAK

Aipatu bezala, autoreekin batera liburu-aurkezpenak egiteko aukera emango die Azokak nahi duten autore eta liburu-dendei. Aurkezpen literario hauek Azoka aurreko egunetan egin nahi genituzke. Euskarazko liburuen aurkezpenak izango dira eta autore berrienak lehenetsiko ditugu. Aurkezpenei ukitu berezi bat eman nahi diegu, esperientzia artistiko beteago bat eskainiz irakurleei eta saltokietako bezeroei.

* Durangoko Azokak hartuko ditu bere gain aurkezpenaren gastuak eta koordinazio-lanak.

LIBURU DENDEN BETEBEHARRAK

  • Egitasmoaren arduradunarekin batera, aurkezpena egiteko egun eta ordu bat finkatzea.
  • Aurkezpena egiteko leku apropos bat atontzea.
  • Herrian aurkezpena iragartzeko ardura bere gain hartzea eta behar duen zabalkundea egiteko konpromezua hartzea. (Euskarriak Durangoko Azokak helaraziko ditu).

* Egitasmo honetan parte hartzeko bete azpiko galdetegia irailaren 30a baino lehen.
* Edozein zalantza argitzeko jarri harremanetan zunonhanda@durangokoazoka.eus helbide elektronikoan.

Bete itzazu hurrengo atalak:

Eremu hau derrigorrezkoa da.
Eremu hau derrigorrezkoa da.
E-postak ez du formatu egokia.
Eremu hau derrigorrezkoa da.
Eremu hau derrigorrezkoa da.
Eremu hau derrigorrezkoa da.
Eremu hau derrigorrezkoa da.
Eremu hau derrigorrezkoa da.
Eremu hau derrigorrezkoa da.

Laguntzaileak

Eusko Jaurlaritza
Bizkaiko Foru Aldundia + Txantxangorria
Gipuzkoako Foru Aldundia