Buscador avanzado de la tienda

Ignazio Bergara goizuetarraren gutunak : Arranbide (Arano) eta Elama (Artikutza). 1787-1811. Edizioa eta hizkuntza azterketa.

Salaberri Zaratiegi, Patxi

Editorial: Euskaltzaindia

25 €


Año: 2023
ISBN: 978-84-126313-7-1
Colección: Iker 48
Euskarria: Liburua
Descripción
J. R. Minondori buruzko argitalpenean erabilitako estruktura bertsua jarraitu dute aztertzaileek I. Bergararenean ere. Lehenbiziko liburukian “Edizioa” izenekoan, izkribuetan aurkitu dituzten alderdi guziak izan dituzte aztergai, hala nola I. Bergararen idazteko modua, hizkiak, hitz elkartu eta bereziak, puntuazioa, laburdurak eta abar. Baina egungo irakurlea kontuan hartuz, testu horien transkripzioa, salbuespenak salbuespen eta zailtasunak zailtasun, egungo grafiara egokitzen saiatu dira, interesatuei inola ere kendu gabe edizioari gehitu dioten USB txartelaren bidez originalak bere horretan irakurtzeko aukera.

“Hizkuntza azterketa” izeneko bigarren liburukian, 2021eko aitzineko argitalpenean aplikatutako ordena eta hurrenkera bera jarraitu badute ere, oraingo hau aberatsagoa da gehitu dizkioten zenbait berezitasuni esker. Horietako bat da J. R. Minondoren eta I. Bergararen izkribuen arteko konparaketa, bai bat datozen ezaugarrietan, bai desberdin jokatzen dutenetan, hala nola kasuetan, aditzetan, joskeran, hitz hurrenkeran eta, bereziki, lexikoari dagokion “I.B. eta J.R.M.ren hiztegien alderaketa” izeneko atalean, non modu praktikoan azaltzen dituzten bi olagizon horien arteko berdintasunak eta ezberdintasunak.

Productos similares