Gamazada : batasunaren indarra
Irujo Ametzaga, Xabier / López de Luzuriaga, Iñaki
Editorial: Txalaparta
16 €
Año: 2023
ISBN: 978-84-19319-64-7
Colección: Orreaga
Euskarria: Liburua
Descripción
Bigarren Karlistaldiaren ostean, zapuzturik geratu zen Euskal Herriak estatu burujabe bat izateko aukera, eta gerraren eta mozalaren legeak isilarazitako herri umiliatu bat zegoen. Etapa baten behin betiko itxiera eta berri baten hasieraren atari horretan, 1893an, herri matxinada bat piztu zen Nafarroa Garaian, Germán Gamazo alderdi liberaleko Ogasun Ministroa Nafarroako foru-erregimena deusezten saiatu zenean. Hizkera argigarri eta zehatzaz, datuz jantzia baina narrazioaren arintasunaz, Xabier Irujo historialariak herri-errebolta haren berri ematen digu, Gamazadatik 130 urte bete direnean.