BaDA!bil 2x04: Ba ote dago euskal musika mainstrem-ik?

2024/11/26

Mainstream kontzeptua definitzea ez da erraza. Horri 'euskal' etiketa gehitzen badiogu, are zailagoa izango da ariketa. Behin definizioa izanda, honakoa litzake galdera: euskal musikan badago mainstream delakorik? Atal honetan euskal mainstream-aren gainean hausnartzeko hiru musikari gonbidatu ditugu.

Josune Arakistain musikaria Itziartik dator. Trikitia hartuta egin du bidea: trikitixa txapelketetan lehendabizi, Huntza taldearekin gero, eta, orain, bakarka, Süne izenpean. Donostiarra da Sara Zozaya. Musikari bezala bere proiektua izateaz gain, taldean ere aritzen da Euskal Herri osoan zehar. Martin Ziriza musikari iruindarra Borla eta Tatxers musika talde nafarretako kidea da. Azken hilabete hauetan bi taldeen lan berriak aurkezten dabil. Eta anabasa honetan gidari eta bidelagun Amets Aranguren. baDA!bil bideopodcasta Hiru Damatxok ekoitzi du EITB Podkasterako, Durangoko Azokarekin elkarlanean.