2026/07/09
Gerediaga elkarteko lan-taldea aurtengo azoka prestatzen hasia da, eta irailean zabalduko dira bertan parte hartzeko izen-emeateak. Landako Guneak erakusmahaia ipintzeko interesa dutenek hilabeteko epea izango dute eskariak egiteko.
Azokan parte hartu nahi izanez gero, erakusketariek aukera dute gure intranetean erregistratzeko. Modu horretan, azokako araudia, izen-emate epeak, maiz egiten diren galderak eta tarifen informazio osoa eskuragarri izango dute.
Hala ere, gure bulegoan edo telefonoz harremanetan jartzea posible da, edozein zalantza argitzeko edo informazio osagarria jasotzeko.
Harremanetan jartzeko (*abuztuan itxita):
Bestalde, egitarauan proposamenak egiteko epea irailaren 14an irekiko da.