2010/11/20
Hilabete baino ez da falta Durangoko Azokako 60. edizioa hasteko, eta euskal kulturaren plazak edizio honetako https://www.badok.eus/zerrenda/60-durangoko-azokahttps://www.badok.eus/zerrenda/60-durangoko-azoka argitaratu du gaur. Musikazaleek Euskal Herriko musikagintzaren azken nobedadeak topatuko dituzte bertan: 24 abestiz osatutako musika-zerrenda hau astero eguneratuko da, euskal musikari eta taldeek euren azken nobedadeak argitaratzen doazen heinean.
Azken urteetan bezalaxe, aniztasuna da zerrenda honen ezaugarri nagusia: musikari ezagunak, hasiberriak, kantautoreak, aspaldiko abestien bertsioak, euren lehenengo diskoa kaleratu duten musikari gazteak, urtero Azokan hutsik egiten ez dutenak... Horren adibide dira, besteak beste: Kaleko Urdangak, Streetwise, Izaro, Izaki Gardenak, Mirua, Merina Gris, Mugan, Monsieur leCrepe, Lehiotikan, Neomak, Physis versus Nomos...
Durangoko Azokan ume eta familientzat hamaika sormen-lan izaten ditugu urtero, eta horren islada ere bada Badoken zerrenda. Bertan topa ditzakegu Ene Kantak taldeak edota Pirritx, Porrotx eta Marimototsen "Irri berri" abestia.
60. Durangoko Azokako zerrenda honetan 24 abesti agertzen badira ere, hurrengo asteetan hainbat musika-taldeen single berriak gehituko dira.