Euskarazko liburu eta diskoak ezagutzeko helburuarekin eta gaztetxoen sorkuntza sustatuz, liburu eta diskoen portadak izango dira lehiaketako gaia.
Portada horietako irudiak birsortu egin beharko dira, gorputz atalak edota eguneroko objektuak erabilita.
Parte hartzeko epea azaroaren 30ean amaituko da.
Ikasle Goizaren ordez, erronka bat antolatu du Durangoko Azokak Euskal Herriko ikasleentzat: "portaDA!" lehiaketa. LH, DBH eta Batxilergoko ikasleek lehiaketa honetan parte hartzeko aukera izango dute azaroaren 30era arte. Eta zertan datza "portaDA!" erronka?
Argazki bat sortu beharko da pertsonen gorputzak edo eskura izaten ditugun elementuak erabilita, euskarazko liburu eta disko baten azalean agertzen den irudiarekin bat etorraraziko da. Liburuaren edo diskoaren izenburua argi eta garbi ikusi beharko da.
Azokak oso sari bereziak prestatu ditu irabazleentzat: Lehen Hezkuntzako ikasleen kasuan, "Iratxoen kantu sekretuak" emanaldi berezia izango dute ikastetxean, eta DBH eta Batxilergoko ikasleen kasuan, Huntza taldearen bisita eta kontzertu egokitua.
Argazkia PORTADA! gaiarekin, ikastetxeko datuekin, zein kategoriatan parte haratzen den zehaztuz, eta harremanetarako datuekin ondorengo e-mail honetara bidali beharko da: komunikazioa@durangokoazoka.eus
Horrez gain, ikastetxearen sare sozialetan #portaDA eta #56DA traolak erabilita zabaltzea ere eskertuko da.
Oinarri zehatzak HEMEN irakurri daitezke.
*Argazkia: Amaia Lizaranzu Moreno.
*Oharra: abenduaren 3an Landakogunean ez da ekitaldirik izango eta erakusmahaiak abenduaren 4tik aurrera egongo dira zabalik.