59. Durangoko Azokan, azaroaren 27an, goizeko 9:00etatik 14:00etara Durangoko Plateruena Kultur Aterpean.
Euskaraz musika sortzen duten Euskal Herriko musikari eta sortzaileei euren lanak programatzaileen aurrean aurkezteko aukera eskaintzea eta programatzaileei proposamen berriak ezagutzeko aukera ematea. Lurraldeko areto, antzoki edota eragileen programazioa sustatzea, euskal taldeen kontratazioa bultzatzeko. Gainera, programazioetako arduradunak eta musika proiektuen ordezkarien arteko harremana sustatzea ere bada ekimenaren helburuetako bat.
Hautatutako proiektuek 10 minutuko aurkezpena egingo dute programatzaileen aurrean, eta aurretik 5 minutuko muntaketa eta line-check azkar bat izango dute. Aurkezpena egin ahal izateko, hainbat formatu uztartu daitezke (zuzenekoa, bideoak, ahozko aurkezpena, zuzeneko akustikoa…), nahiz eta proiektuaren zuzeneko formatu originalak eskaintzeko aukera duten proposamenak lehenetsiko diren.
Topaketan 10 musika proiektu aurkeztuko dira erkidegoko areto eta antzoki ezberdinetako programatzaileen aurrean. Proiektuen jatorrizko formatuen aurkezpenak sustatzeko, oinarrizko backline bat jarriko da eta taldeen arteko aldaketak egiteko teknikari profesionalak izango dira hau errezteko.
Programatzaile bakoitzak lan-koaderno bat izango du, aurkeztutako proiektuen informazioarekin. Topaketaren atsedenaldian edo amaieran, programatzaileekin harremanak egiteko aukera aurreikusten da.
Hautatutako taldeek eta/edo artistek 120 euroko laguntza jasoko dute Musika Bulegotik, dietak eta joan- etorriak ordaintzeko.
Aurkezpenak euskaraz egingo dira.
Musika Bulegoa eta Durangoko Azoka ordezkatzen duten profesional talde batek osatuko duen batzordeak egingo du hautaketa. Batzorde honek honako alderdi hauek izango ditu kontuan aukeraketa egiterako orduan:
Aukeraketa egiterakoan, musika estilo aniztasuna bilatuko da. Hortaz aparte, genero berdintasunaren alde egingo da aukeraketa egiterako orduan. Gainera, lurraldetasuna ere zainduko da hautaketaren ikuspegi orokorrean.
Deialdian izena emateko azken eguna urriaren 6a da (23:59).
Haien lanak DA PRO! topaketetan aurkezten dituzten talde eta artista gazteek MusikaGaz Fest jaialdiaren 2026ko edizioan parte hartzeko hautatuak izateko aukera dute. Ekimen hau posible da Amorebieta-Etxanoko Udalaren, Gerediaga Elkartearen eta Musika Bulegoaren arteko lankidetzari esker.
Jaialdia 2026ko urtarrilaren 24an izango da Amorebieta-Etxanoko hainbat agertokitan eta, DA PRO! Topaketetan parte hartzen duten proiektu hautatuek kartela osatuko dute, lan koadernoan aurkeztutako katxea errespetatuz.
MusikaGaz Festerako hautatuak izango diren artistak 35 urte baino gutxiagokoak izan beharko dute bakarlarien kasuan eta taldeen kasuan partaideen %80ak adin hori ezingo du gainditu.
Iaz, jaialdiaren antolakuntzak, topaketetan aurkeztutako 10 proposamenetatik 5 programatu zituen.
Sortzaileek (musikariek eta musika taldeek) irailaren 15etik urriaren 6ra arte izango dute izen-ematea zabalik.
Programatzaileen izen-ematea urriaren 20 azaroaren 21era izango da.
Zalantzak eta informazio gehiago: asenosiain@musikabulegoa.eus
Antolatzaileak
Babeslea
Laguntzailea